10 URTEZ AZPIKO MUNDUKO XAKE TXAPELKETA IREKIA

(2018ko azaroaren 4tik 15era, Galiziako Santiago de Compostela hirian)



 

            90 minututan 40 jokaldi egin behar ziren. Gero, 30 minutu zituzten partida bukatzeko. Jokaldi bakoitzean, hasieratik, 30 segundo gehitzen ziren. Hamaika partidako txapelketa zen.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA, 11 TXANDA JOKATU ONDOREN

 

1)    Yueheng Jin (Txina) (1.914) – 9 puntu.

2)    Erick Zaho (Estatu Batuak) (1.957) – 9 puntu.

3)    Maksim Volkov (Errusia) (1.971) – 8’5 puntu.

4)    Artem Pingin (Errusia) (1.981) – 8’5 puntu.

5)    Anh Minh Dang (Vietnam) (1.817) – 8’5 puntu.

6)    Artsiom Baliauski (Bielorrusia) (1.791) – 8’5 puntu.

7)    Anthony Atanasov (Kanada) (1.916) – 8 puntu.

8)    Dimitar Mardov (Estatu Batuak) (1.985) – 8 puntu.

9)    Jakub Seemann (Polonia) (1.869) – 8 puntu.

10) Marius Deer (Alemania) (1.695) – 8 puntu.

 

33.- Javier Habans Aguerrea (Nafarroa, Euskal Herria) (1.892) – 7 puntu.

 

Orotara, 205 jokalari.

 

JAVIER HABANSEK HISTORIA EGIN ZUEN, BAINA ESPERO BAINO ZERTXOBAIT GUTXIAGO EGINDA

 

http://www.fnajedrez.com/files/fnajedrez/Doc_Fotos_Noticias_2018_ok/CampeonatoMundial.jpg

 

Javier Habans Aguerrea, bere aitarekin (Javier Habans Sanzberro xakelaria).

 

            Javier Habans Aguerrea Nafarroan etorkizun handiena duen jokalaria da. Kalitatea nahiko erakutsia du. Hala ere, horrelako nazioarteko hitzorduetan ez du zorte handirik, ez du bere jokorik onena ateratzen. Bere rankinga 23. zen eta 33. postuan bukatu zuen. Ez da alde handia, baina hainbesteko itxaropena dago bere inguruan… Eloko 48 puntu utzi zituen Munduko Txapelketan. Laster berreskuratuko ditu eta gehiago pilatu ere bai, baina Santiago de Compostelan ez zuen distira berezi-berezirik egin.

 

            Hori onartuta ere, 205 jokalariko Munduko Txapelketa batean 33. tokian geratzea oso ongi dago. Euskal Herriko jokalari gutxik lortuko dute hainbeste, hurrengo hamarkadetan.

 

            Lehenengo sei partidetan 5 puntu egin zituen. Tamalez, hurrengo lau partidetan puntu bakarra eskuratu zuen eta hor hondoratu zen, hein batean, sailkapenean. Azken partida irabazita txukundu zuen txapelketa.

 

            Yueheng Jin txinatarra izan zen txapeldun eta podiumean, ondoan, Erick Zaho estatubatuarra (bigarren) eta Maksim Volkov errusiarra (hirugarren) izan zituen.

 

2018-11-23.

 

Iturria: Nafarroako Xake Federakundea eta https://info64.org/world-cadets-chess-championships-2018-u10-open/standings” webgunea.